GARAPENERAKO LANKIDETZA LAGUNTZAK ONARTU DITU ORDIZIAKO UDALAK
Udalak 87.000 euro bideratuko ditu zortzi proiektu babesteko
Ordiziako Udalak 87.152, 26 euro banatuko ditu gobernuz kanpoko zortzi erakunderen artean. Hala erabaki zuen joan zen astean egin zuen osoko bilkuran. Denera 14 proiektu aurkeztu dira aurkeztu dira aurten, eta kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak emateko arautegiarekin bat eginez, zortzi proiektu babestea hobetsi du. Diru-emate ekitaldia abenduan egingo da. Jarraian, babestutako proiektuak.