Image
Image

Barroko Aire jaialdiaren 39. edizioa igandean hasiko da

Azaroa musika barrokoaren garaia da, igande hontan hasiko baita Barroko Aire jaialdiaren 39. edizioa. Izaro Intsausti kultur teknikariak azaldu duenez, "erreferentziazko jaialdia" da Ordiziakoa, "herritarrek oso maitea dute eta artistak ere oso gustura" etortzen dira. Aurten antolatutako egitaraua ere azpimarratu du, "kontzertuak oso bereziak eta ikusgarriak, mimo handiz prestatutakoak" izango dira eta. Jaialdiak lau kontzertu izango ditu, igande honetan hasita, azaroko lau igandeetan.

Egitaraua:

  • Azaroak 3, igandea. All'Antica
  • Azaroak 10, igandea: Donostiako Barroko Taldea eta Kresala Dantza Taldea
  • Azaroak 17, igandea: Tercia Realidad
  • Azaroak 24, igandea: Conductus Ensemble

Kontzertu guztiak 18:30ean izango dira, Ordiziako Parrokian.

 

Asteburuko hainbat ekitaldi lekuz aldatuko dira, plazako lanak direla eta

Plaza Nagusiko eraberritze lanak direla eta, asteburu honetarako programaturiko hainbat ekitaldi lekuz aldatuko dira:

  • Ostirala, 19:00. Urdaneta dantza taldearen emanaldia, J.M. Barandiaran plazan egingo da (eguraldi txarra bada, frontoi txikian).
  • Ostirala, 20:00. Ordizia Futbol Elkartearen 2024-2025 denboraldiko taldeen aurkezpena, J.M. Barandiaran plazan egingo da (eguraldi txarra bada, frontoi txikian).
  • Larunbata, 23:00. Janus Lester taldearen kontzertua. Frontoi txikian egingo da.
  • Igandea, 18:30. Oihulari Klown ikuskizuna. Frontoi txikian egingo da.

Ordiziako Santa Ana 2024 jaietako egitaraua

Badatoz Santa Ana Jaiak! Uztailaren 24tik 27ra ospatuko dira Ordiziako festak. Aurretik, Umeen Asteburua eta kirol txapelketen finalak ere jokatuko dira, besteak beste. Hemen ikus dezakezue egitarau osoa.

 Santa Ana jaiak 2024

 

 Eta hemen Txoznaguneko egitaraua:

Txosnaguneko Egitaraua

 

 

 

 

 

 

2024ko Santa Ana Jaietako kartel lehiaketako irabazleak

Badatoz 2024ko Santa Ana jaiak, eta dagoeneko aukeratu da zein izango den aurtengo festetako kartela. Azken urteetan bezala, aurten ere lehiaketa irekia egin da, eta guztira, 16 lagunek parte hartu dute; horietatik 14 helduen mailan eta beste 2 hemezortzi urtez azpikoetan.

Helduen mailan, Xabier Araña Urteagaren ‘Badoaz santaneroak’ lanak jaso du sari Nagusia, eta horrenbestez, harena izango da festetako egitarauaren azala jantziko duen irudia. Horrez gain, 500 euroko dirusaria ere jasoko du. 18 urtez azpikoen mailan, berriz, June Arzelus Mendizabal izan da saritua. Haren lana ere, egitarauaren barrualdean ikusi ahal izango da, eta gainera, 100 euroko erosketa balea jasoko du.

 WhatsApp Image 2024 07 01 at 10.35.57WhatsApp Image 2024 07 01 at 10.35.54

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image