Image
Image

"Mis mejores hazañas" antzerkia, ostiralean

Libre gelditu daitezken  sarrerak ostiralean bertan erosi ahal izango dira 18:15etatik aurrera Herri Antzokiko leihatilan

COVID19aren ondorioz ezarritako konfinamenduak pertsonen mugimenduak murriztu ditu eta horrek eragina izan du Antzerki Garaia programaren baitan. Hala, ostiraleko antzezlanerako sarrerak eduki eta joan ezin dutenei dirua itzuliko zaie. Sarrerak Herri Antzokian edo Barrenan itzuli ahal izango da ostiraleko 12:00ak baino lehen edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz. Antzezlana ikustera etorri ezin direnei garrantzitsua da ohartaraztea aldez aurretik jakinarazi behar dutela, honela, eserleku horiek beste ikusentzuleek betetzeko aukera emango da.

Ostiral honetako antzezlana "Mis mejores hazañas" da, Luis Zahera aktorearekin, 19:00etan. Emanaldi honetarako libre gelditu daitezken  sarrerak ostiralean bertan erosi ahal izango dira 18:15etatik aurrera Herri Antzokiko leihatilan. Zahera aktore galiziarrak bere alderdirik komikoena aurkeztuko du, monologuistarena, komedia show-arekin, arlo pertsonaleko eta profesionalez beteriko ibilbidea, barrez lehertuko duena. Esperientzia eta istorio pertsonalez betetako showa da, eta bere bidaiez, lanez, maitasunez eta familiaz hitz egingo digu, beti ere surrealismoaren ikuspegitik begiratuta, Zaheraren ukitu bereziarekin. Eta, nola ez, bere Goya sariaz ere hitz egingo du.

Abonoei dagokienez, Ordizian egindako abonoen kasuan, zikloaren amaieran itzuliko da zenbateko proportzionala, eta Beasainen egindako abonuen kasuan, abonatuek Usurbe Antzokira jo behar dute edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidali.

"Mendian hil, hirian hil" filma, bihar

Bihar, osteguna, 19:00etan, "Mendian hil, hirian hil" filma proiektatuko da Herri Antzokian. Iñaki Peña zuzendaria eta Andoni Ormazabal protagonistetako bat bertan izango dira, filmaren inguruko solasaldia eskaintzen. Sarrerak lehiatilan edo Kutxabank bidez erosi daitezke.

Antzerki Garaia urtarrilaren 15ean hasiko da

[EUS] Urtarrilaren 15ean hasiko da XVIII. Antzerki Garaia programa, Ordiziako eta Beasaingo Udalen lankidetzarekin. Zortzi emanaldi eskainiko dira guztira, eta gaur banatuko zaizue programa zuen etxeetan. Saio bakoitzeko sarrera 12 eurokoa izango da, baina zortzi emanaldietarako abono berezia egongo da; 72 euroan saio guztietara joateko txartela izango dute. Hau erosteko epea urtarrilaren 11a arte egongo da, eta Ordiziako Herri Antzokian edo Beasaingo Usurbe antzokian eskuratu daitezke. Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.

  • Urtarrilak 15, Beasaingo Usurbe Antzokian: Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio). Tentazioa produkzioak, euskaraz. 
  • Urtarrilak 22, Ordiziako Herri Antzokian: Mis mejores hazañas, Alikate producciones, gaztelaniaz. 
  • Otsailak 19, Ordiziako Herri Antzokian: Konpromisoa, Txalo produkzioak, euskaraz.
  • Otsailak 26, Usurbe antzokian: Ameriketako bidaia, Ttantaka Teatroa, euskaraz. 
  • Martxoak 5, Ordiziako Herri Antzokian: Porno VS Afrodita, Benetan Be, euskaraz. 
  • Martxoak 12, Beasaingo Usurbe Antzokian: La extraña pareja, Calibán teatro, gaztelaniaz. 
  • Apirilak 16, Ordiziako Herri Antzokian: Losers, Txalo produkzioak, euskaraz. 
  • Apirilak 23, Beasaingo Usurbe antzokian: Irabazi, Txalo produkzioak eta LaMandanga, euskaraz. 

XVIII. edizioa

Antzerkia bultzatzen jarraituko dute beste urtebetez Beasaingo eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatzen duten ‘Antzerki Garaia’ programarekin. Aurtengoa XXVIII. edizioa izango da; Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetzarekin antzerkia hedatu eta ikusleak erakartzeko denboraldi honetarako egitarau erakargarria antolatu dute bi Udaletako kultura sailek.

Aurten Ordizian izan da aurkezpena, Herri Antzokian. Bertan izan dira bi Udaletako zinegotziak: Beasaingo Xabier Matarranz eta Ordiziako Lander Mujika ordezkariak. Lankidetza honen helburuak aurreko ekitaldietako berberak izaten jarraitzen dute: alde batetik, antzerki emanaldietara joateko ohitura sustatzea; eta bestetik, publiko berria erakartzea halako saioetara, batez ere, pertsona gazteak. Lan horri ekiteko konpromezua ez da falta.

Jakina denez, Antzerki garaia programazioak 1995eko lehen hiruhilekoan eman zituen lehenengo urratsak; beraz, aurtengoa Goierriko antzerti-denboralditxoaren hogeita zortzigarren ekitaldia da. Pandemiaren ondorioz une zailak izan dira sektore guztientzat, eta aurten horri aurre egitea espero dugu, pixkanaka normaltasunera itzultzeko. Bien bitartean, Beasaingo eta Ordiziako kultura sailek kulturaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dute, eta, betiere, osasun neurri egokiekin, "Antzerki Garaia” edizio berri bat eskaini nahi diete goierritarrei. Azken urte hauetako balorazioak, orokorrean, positiboak izan dira eta Beasain eta Ordizia elkarrekin egindako lana ikusleen mesedetan joan da, Goierrin antzerti-denboralditxoa eskainiz.

Abonuak

Sarrera 12 eurokoa izango da emanaldi bakoitzeko. Sarrerak, antzezlana egin behar den antzokiaren lehiatilan (Beasaingo Usurbe antzokian eta Ordiziako Herri Antzokian) eskuragarri egongo dira, eta baita www.kutxabank.eus zerbitzuan ere.

Horrez gain, denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa da, eta hauek erosteko epea urtarrilaren 11a arte egongo da; egun hori barne. Denboraldi osorako abonua erosten dutenek emanaldi guztietara sartzeko aukera izango dute, bai Beasainen zein Ordizian egiten direnetara. Horrez gain, bi herrietan urtean zehar izango den antzerki programazioaz informazio zehatza jasoko dute. 10 sarrera baino gehiago erosi nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek sarrera-prezio berezia izango dute: 10 euro sarrerako. Taldeko sarrerak lortzeko dagokion Udaleko kultura sailean aldez aurretik jakinarazi beharko da.

Emanaldi guztiak 19:00etan hasten dira, eta puntuan agertzea eskatzen da, are gehiago, bizi dugun egoera zein den ikusita. Hala, beharrezko neurriak hartuko dira guztien segurtasuna bermatzeko. Emanaldi hasi ostean ez da sartzerik izango.

'Mama' laburmetraiak irabazi du V. Nazioarteko korto lehiaketa

Atzo arratsaldean egin zen Ordizian Giza Eskubideak Herria V. Nazioarteko Korto Lehiaketaren finala eta sari banaketa. Bertan, lehen postua, ‘Mama’ laburmetraiak irabazi zuen 1.000 euroko ordainsaria. Horrez gain, Sari Gaztea ere lortu zuen, 300 euroko saria eskuratuz. Espainiako ekoizpena da hau, eta Eduardo Vieitez da zuzendaria.

Goierriko egileek ere izan dute saria. Hain zuzen ere, Goierriko korto onenaren saria Nahia laburmetraiak eskuratu du. Terapistak antzerki taldea, Oianguren Institutuko kideek. Hauek ere 300 euroko saria eskuratu dute.

Lehiaketari buruzko beste datu batzuk:

Nazioarteko atalean aurtengoan, 179 film labur jaso dira munduko 26 herrialdetatik: Euskal Herria, Mexiko, EEBB, Brasil, Taiwan, Arabiar Emirerri Batuak, Alemania, Frantzia, Txile, Peru, Espainia, Italia, Herbehereak, Libano, Kroazia, Kuba eta abar.

Euskal Herritik 5 film labur jaso dira, eta hauetako 1 Goierritik. Eskerrik beroenak ematen zaie antolakuntzarik, beraien lanak bidali dizkiguten sortzaile guztiei.

Ikuskapen Komisio batek, 179 film labur horietatik 8 film labur finalista hautatu ditu.

AMA. SOLO CERCA DEL MAR. SOLA IN DICESA. LEO Y ALEX. ASSIA. ROOMING. MANGI MELI. MAMA.

Ikastetxeetan, DBHko ikasleekin, parte-hartze prozesu bat eraman da aurrera “Sari Gaztea” aukeratzeko. 273 ikaslek eman dute bozka. Azkenik, sari banaketaren jaialdira hurbildu diren guztiek osaturiko epaimahaiak irabazlea hautatu du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image