Image
Image

Txalo Produkzioak “Losers” antzerki lana aurkeztuko du ostiralean Herri Antzokian

Saioa 19:00etan eskainiko da Herri Antzokian, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreekin

Ostiral honetan, hilaren 16an, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Txalo Produkzioak prestaturiko 'Losers (Galtzaileak)' antzezlana izango da ostiralean Herri Antzokian, 19:00etan, euskaraz. Marta Buchacaren idatzietan oinarritzen da obra, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Kristina Martinezen jantzietan eta Asier Sanchoren eszenografian.

Lanak testu bikaina du, Marta Buchaca (Bartzelona, 1979) antzerkigileak zoriontasunaren bilaketaz ondutako ‘Losers-Galtzaileak’ komedia erromantikoak. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak eman diote bizia, 40 urte betetzeko zorian dirurik, etxerik eta maitasunik ez duten bi pertsonaiari. Berez, komedia bat da eta protagonistak berrogei urte inguruko Imanol eta Sandra dira. Biak adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.Imanolek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?

Txalo Produkzioa konpainia 1996. urtetik ari da antzezlanak ekoizten eta banatzen, besteak beste, drama, misterioa, komedia, haurrentzako antzerkia, bakarrizketak eta musikalak nagusi direla. Euskarazko antzezlanei dagokienez, lehen lana Begoña Bilbaok zuzendutako '100 metro kuadro' izan zen, eta harrezkero beste 28 antzezlan prestatu ditu.

Zinegoak online, zure etxean

Apirilaren 8an, 18:30ean, Herri Antzokian Zinegoak jaialdiko laburmetraiak eskainiko dira. Bestalde, apirilaren 9tik 12ra bitartean, beste bi film labur online ikusi ahalko dira. Horretarako, ondorengo lotunean sartu behar da eta izena eman (Izen-ematea). Hori egitean, emailean jasoko duzu esteka eta pasahitza; hori erabili beharko duzu filma ikusteko.

 

 

Urrup antzerki taldeak emanaldia estreinatuko du bihar

'Mujeres de ojos grandes' antzezlana estreinatuko du Urrup antzerki taldeak bihar, asteazkena, 19:00etan Herri Antzokian. Doakoa izango da, baina gonbidapena lehiatilan lortu behar da.

Ahoz ahoko kalabaza eskuratu du Nagore Leonek

 

Ahozkotasunari lotutako hainbat ekintza izan dira aste hauetan Ordizian, eta joan den ostiralean ekimen garrantzitsuenetako bat ospatu zen: IX Ahozko Ipuin Narrazio lehiaketa. Bertan, Nagore Leon markinarra gailendu zen. Oraindik ere emanaldia ikusi nahi duenak, Ordiziako Udaleko Youtube kanalean aurkitu dezake Gala Nagusiaren erretransmisioa.

Hiru partaide izan ditu aurtengoan narrazio lehiaketaren finalak: Monika Arratibel (Ataun), Sorgin lapurra ipuinarekin; Nagore Leon (Markina) On Galarraga eta sorgina ipuinarekin; eta azkenik Ane Arrugaeta (Gasteiz) Patxiku ipuinarekin. Gustura aritu ziren hiru partaideak, nor bere estiloan.

Aurkezle lanetan Iñaki Carretero kontalaria aritu zen aurkezle lanetan, eta epaimahaia honako taldeak osatu zuen: Iñaki Carretero, Maider Alcelay, Jokin Irungaray, Kattalin Salaberry, Joxe Mari Karrere eta May Gorostiaga kontalariek.

Behin lehiaketako ipuinak entzun ondoren, epaileen puntu kontaketa burutu bitartean epaimahaia osatzen zuten kontalarien ipuinak entzuteko aukera izan zen. Gonbidatu berezia egon zen ostiraleko Gala Nagusian, izan ere, Ruben Martinez Santana venezuelarra bertaratu zen, eta kontaketaz gozatzeko aukera eman zuen honek ere.

Azkenean, epaimahaiaren emaitzek Nagore Leon egin zuten irabazle, bigarren postua Monika Arratibelentzat izan zen, eta hirugarrena, berriz, Ane Arrugaeta.

Modu honetan amaitu da aurtengo 2021 Ahoz Aho jaialdia. Ipuinek jarrai dezatela haien bidea, han eta hemengo plazetan ipuinez gozatzeko aukera eskainiz.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image