Sei laburmetraia, dokumental zinea ibiltariaren barnean
Bihar, asteartea, Elias Querejeta Eskolako irakasleak etorriko dira Herri Antzokira, sei film labur aurkeztera eta Euskadiko ikusleen ikerketa egin duten lanari buruz hitz egitera. 19:00etan hasiko da emanaldia.
Sarrera doan izango da eta gonbidapenak zineko lehiatilan jaso daitezke 18:30etatik 19:30ra arte.
Barroko Aire zikloa amaitu egingo da, "pandemiaren gorabeherak" eragozten ez badute, igande honetan, hilak 13, parrokian, 18: 30etik aurrera.. Bertan, proposamen interesgarria “Le muse Veneziane” programa, Andoni Sierrak zuzendutako Conductus Ensemble taldearekin eta Vocalia abesbatzarekin, Basilio Astulezek zuzentzen duena. Bere garaian banatu ziren gonbidapenak ez dira baliozkoak eta bertara joan nahi duen orok berriz ere gonbidapena jaso beharko du Barrenan.
Bi taldeek Veneziako Ospedaliko musika barrokoan oinarritutako programa aurkezten digute. Babesgabeei laguntza medikoa eta soziala ematen zieten erakunde oso antolatuak ziren Ospedaliak. Baina harrigarriena izan zen hospizio haien hormen artean garatu zen bizitza musikala, non eta hezteko modu berri bat asamtu zuten: musikan oinarritutako ikaskuntza. Venezian musika kalitate handiz irakatsi eta interpretatzen zen lau erakunde zeuden eta denek berezitasun bera zuten: umezurtzak bakarrik sar zitezkeen soinu-olinpo pribilegiatu hartan.
Eta horrela J.S.Bach eta G.F. Händelen garaian, ospedalien tradizio musikal berezia ospetsu egin zen, neurri handi batean, Vivaldi, Hasse, Porpora eta Galuppi bezalako konpositore nabarmenen obrei esker. Konpositore horiek maisu bezala aktibo egon ziren lau “Ospedali grandi”-etan, eta haien errepertorioak musika-interes oso handi du.
2000. urtean sortu zen Vocalia Taldea emakume abesbatza, egungo zuzendari Basilio Astulezen ekimenez. Vocalia Taldeak bidea ematen die Euskal Herriko zenbait musikari gazteren erronka eta kezkei. Taldearen asmoa ahots-talde egonkor eta –musika eta ahots aldetik exijentzia-maila handikoak direlako– ohiko programazioetan nekez entzun daitekeen errepertorio bati ekin diezaiokeen ahots-talde bat sortzea da. Gaur egun, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako bataz besteko 35 abeslarik osatzen dute Vocalia Taldea, den-denak eskarmentu handikoak abesbatza-musikaren alorrean. Programazio ausartak eta eszenaratze zainduak bitarte, taldea erreferente bihurtu da egungo musika koralaren munduan.
Vocaliarekin batera Conductus Ensemble talde instrumentala arituko da, Barroko Aire programazioaren ohiko taldea, Andoni Sierraren zuzendaritzapean, eta Jone Martinez eta Irene Fraile sopranoak eta Nerea Gonzalez kontraltoa arituko dira bakarlari gisa.
Aurreko kontzertuetan bezala, edukiera mugatua izango da, dagozkion segurtasun-neurriak bermatzeko eta kontzertuetarako gonbidapenak jaso behar dira Barrena Kultur Etxean (943805630).
Kultura
OSTEGUNEAN IÑAKI SALVADOR ETA LOYOLA GARMENDIA "BIZI MUSIKA" ZIKLOAREN AMAIERAN
“REAL BOOK VOLUME I” IÑAKI SALVADOR & LOYOLA GARMENDIA
Abenduak 10, osteguna, 19:00 h.
Ostegun honetan, hilaren 10ean, 19: 00etatik aurrera, "Bizi Musika" zikloko azken kontzertua, Udaleko Kultura Sailak antolatua. Iñaki Salvador piano-jotzailea eta Loyola Garmendia, Golden Apple Quartet taldeko abeslaria, Herri Antzokiko oholtzara aterako dira, jazz musikarien Bibliaren aitzakia bakarrarekin: "Real Book Vol.1", ausaz aukeratutako partiturak interpretatzeko, betiere umore klabean.
REAL BOOK bat-bateko saioa da, non bi maisuk kanta hautatu batzuk jo eta kantatzen baitituzte, zein baino zein harrigarriagoa. Lotutasunik gabeko emankizuna, interpreteen kalitatea eta agertokian darabilten konplizitatea batzen dituena, beste inork ez bezalako ukitu dotore hori ematen diotela.
Bi lagun kafetegi batean biltzekotan geratu dira hitz-aspertu bat egiteko. Bi lagunok, Loyolak eta Iñakik, kantaria bata eta pianojolea bestea, agertokian egin dute topo, jendaurrean, eta, nahi gabe, bat-bateko saio bateko protagonista bihurtzen dira ia oharkabean. Eskuetara iritsi zaie behiala legez kanpokoa zen liburu bat, Real Book delakoa. Nola edo hala irten behar dute ataka gaitz horretatik, eta erruleta errusiar ausart bezain ziurtasunik gabe bati ekiten diote: liburu zaharra edozein orrialdetan ireki, eta onik irteten saiatuko dira kantatuz eta joz, eta, gainera, askara edo beiraren edukiontzira jaurti ditzaten baino lehen ihes egiten.
Abentura ero eta jostagarri horretan, jazzeko, souleko, zineko klasikoak aireratuko dituzte, Broadwayko musikala, eta aire brasileiroren bat edo beste, trumilka lehertuko zaiena tekla artean, estiloen nahaste gisa... Angel eyes, My way, Gran Torino, Singin ́In the rain, Bewitched o You are the sunshine of my life eta beste pieza batzuk, liburutik bikote lotsagabe honen aho- eta piano-kordetara zuzenean.
Ezin hobeto pasatzen dute beren ausartean; eta zuek, ausartuko al zarete? “Emankizun jostagarria, bi maisu hauek batera ikus-entzuleen gozamenerako eskaintzen dutena”.
Sarrerak aldez aurretik salgai: Kutxanbank-sarrerak (webgunean eta kutxazainetan) eta Herri Antzokian.
Loyola Garmendia Estornés Musikaria lanbidez, Musikako Goi Kontserbatorioan ikasia da, eta Baionako Kontserbatorioan egin zituen Kantu Lirikoko ikasketak. Golden Apple Quartet-eko kidea eta musika-zuzendaria da taldea sortu zenetik gaur arte. Europa osoko agertokirik eta telebistarik onenetan izan da 25 bost urte baino gehiagoz. Honako emankizun hauek sortzen jarduna da: Como tan solo los Negros...,Sin 4 instrumentos, Radio Golden, Erase una vez 17 años Golden, Los Golden en serio,Los Golden en blanco y negro, La orquesta con cierto estilo Golden (Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin). Gainera, Galipotx, Karabas eta Goibel ikuskizunetako musika-zuzendaria izan da. Disneyrekin jardun du lankidetzan Toy Story 2 eta La mansión encantadaren gaztelaniazko bertsio musikatuetan. Zuzendaria eta kantaria La Isla del Cangrejon, zeinak animazio-film onenari emandako Goya bat irabazi baitzuen.
Iñaki Salvador Gil Donostiako pianojole, moldatzaile eta konpositorea. Prestakuntza klasikoa jaso eta gero,laster jo zuen jazzera eta telebista, zine, antzerki eta dantzarako musika konposatzera. Artista handiekin jo izan du; besteak beste, Jesse Davis, Alvin Queen, Bob Sands, Jean Toussaint, Charles Tolliver, Terel Stafford, Grant Stewart-ekin; bai eta Espainiako jazz-musikarigehienekin ere, 80ko hamarkadatik gaur arte (Perico Sambeat, Javier Colina, Chano Domínguez, Pedro Iturralde, Mikel Andueza, Joaquín Chacón....). 14 disko atera ditu lider gisa, eta hainbat estilotako artisten 60 produkzio baino gehiagotan hartu du parte: euskal musika, pop-rocka, soinu-bandak, “new age”, eta abar. Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Tete Montoliu I. Saria edo bakarlari onenaren saria nazioarteko zenbait lehiaketatan, hala nola Donostiako Jazzaldian eta Getxokoan. Lan asko egina da irakaskuntzan ere, 7 urtez Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia zuzendu du, eta gaur egun jazz-pianoko irakaslea da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene).
"BACHETIK BACHERA" DENBORAN ZEHARREKO BIDAIA MUSIKALA, EUSKADI BRASS TALDEAREKIN, IGANDE HONETAN BARROKO AIRE ZIKLOAN.
Osasun murrizketen ondorioz, hainbat jardueratako datak aldatzen ari dira, eta hori da, hain zuzen ere, Barroko Aire zikloaren kasua; izan ere, azaroan azaroan ospatzen den arren, aurten bi kontzertu egingo ditu abenduan (igande honetan 6an, eta hurrengoan hilaren 13an) aurreikusitako datak atzeratu baiziren pandemiarengatik.
2014an Barroko Airen arrakastaz parte hartu zuen talde baten proposamen interesgarria hartuko du parrokiak igande honetan. Euskadi Brass metal taldea da, eta bertan, irakasle, ikasle eta artista gonbidatuak elkartzen dira helburu komun batekin: elkarrekin ikasi, partekatu eta dibertitzea, gustuko dutena eginez: musika..
Igandeko kontzertuan Euskadi Brassek denboran zeharreko bidaia proposatzen du, barrokoko eta berpizkundeko estilo desberdinetatik igaroz: Alemania, Ingalaterra, Italia eta Frantzia. Horretarako, H.L.Hassler, G.Gabrieli, T.Albinoni, H.Purcell, W.Byrd, C.Gervaise eta J.S.Bachen musika izango dugu lagun. Musika herrikoia eta musika erlijiosoa funtsezkoak izan dira berpizkundean eta barrokoan musika klasikoa garatzeko.
2014an sortu zenetik, Euskadi Brass taldearen jarduera mantentzen da, gure geografian eta nazioarteko jaialdietan kontzertuak eskainiz, haurrentzako tailerrak antolatuz, familiarteko kontzertuekin, hala nola Bilboko Musika-Música jaialdian edo Loraldia jaialdian.
Hainbat ekitaldi antolatu dituzte musika eta literatura kontzertuekin, hala nola Kirmen Uribe idazlearekin egindakoa, “Pasadas las 4” konpainiarekin egindako musika eta antzerkia, Donostiako Musika Hamabostaldian Donostiako Orfeoiarekin elkarlanean aritzea edo Bilboko Arriaga Antzokian Sabino Arana sari ezagunetan parte hartzea.
Denbora horretan lortutako esperientzia guztiarekin eta bere ensemblean erreferentziazko musikariekin gozatu ahal izan ondoren, Euskadi Brassen bereizgarri den sonoritate berezia duten programa deskribatzaileak garatu ditu. Soinu ibilbide bat eskaintzen du taldeak, lehen akordeak, erritmoak, paisaiak eta esperientziak deskribatuz. Horretarako, lan originaletan eta metalezko instrumentuentzako musikaren bilakaeran lagundu duten moldaketetan oinarritutako literatura erabiltzen dute.
Aurreko kontzertuetan bezala, edukiera mugatua izango da, dagozkion segurtasun-neurriak bermatzeko eta kontzertuetarako gonbidapenak jaso behar dira Barrena Kultur Etxean (943805630).