OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN AHOZ AHO JAIALDIAREN SAIOAK BARRENAN
OSTEGUNA,– 18:00 H. Dorleta Kortazar eta Zoa Tamara Cuellar narratzaileen saioa
OSTIRALA, 19:00 h . Narrazio Lehiaketa + Gala Nagusia
Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartu da aste honetan. Pasa den larunbatean Ane Gebara eta Tarana Karim saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Astean zehar Jaialdiak umeentzako saioak eskaini ditu Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan. Odei Arregi eta Aitor Vinagret Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.
Ostegunean, arratsaldeko 6etatik aurrera Barrenan izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren narratzaile bi ezagutzeko: Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua)) eta Dorleta Kortazar (Euskadi).
Zoa Tamara Cuellar ISA-an ( Kubako arte unibertsitatea) Antzerki Artean lizentziatu zen teatrologia espezialitatean 2013 urtean. "Gazteok eszenan" proiektuarekin, antzerki, txotxongilo eta ahozkotasun ikastetak burutu zituen "Guachipilin" Nicaraguako taldean (2006). 1994tik Guachipilin txotxongilo taldean antzezle modura aritzen da eta 2009an Extra teatro proiektu interdiziplinarioa sortzen du. Disziplina eszeniko ezberdinetan lanean haritu da, 30etik gorako proiektu ezberdinetan murgilduz. Antzerki zuzendari gazte bezala, permormance, ahozkotaun eta txotxongilo antzezle proiektu ezberdinak zuzendu ditu. Kritikari eta ikertzaile gisa, Cuba, Nicaragua eta Costa Rican argitaratu dituzte bere lanak eta "Ixpolot" Nicaraguako Antzerki kritika bloga kudeatzen du David Rocha-rekin batera.
Dorleta Kortazar ipuin kontalaria da. Eskoriatzatik mundura eta bueltan ibili da, istorioak garraio, aitzakia, inspirazio eta bizimodu ere badirelako. Haur, nerabe zein helduak ditu entzule eta ipuinak kontatzen erakustea bakarrik ez, ipuinak emakumeen jabetze tresna gisa proposatu ditu maiz; errealitateaz jabetu eta espazio publikoa berreskuratzeko.
Eta Ostiralean, Barrena Kultur Etxean, 19:00etan, Ahoz-Aho Jaialdiaren Ikuskizun nagusia ospatuko da, Narrazio Lehiaketa finalarekin batera.
Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, arratsaldeko 19:00etan
Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako, Arrate Leunda eta Ainhoa Jimenez herriko narratzaileak, Maider Alcelay eta Itziar Rekalde.
Gaueko sua Ahozko Kontakizunen VIII. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Ester Povedak (Berrobi), Ane Arrugaetak (Gasteiz) eta Joxe Aldasorok (Etxarri Aranatz) Jaialdia amaitzean zortzigarren edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.
COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta, gonbidapena beharko da kontzertuetara joateko. Saioetara joan nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute Barrena Kultur Etxean (943805630)/Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..