Image
Image

Haurren aurreskurako bideoan parte hartzeko izen ematea zabalik

WhatsApp Image 2020 07 04 at 13.43.48

Ordiziako udalak berriki jakinarazi duenez, aurtengo Santa Ana jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu da.

Jaietako haurren soka dantzak etenik izan ez dezan baina, aurreskuko erakusle eta txistularien artean egunean bertan zabaltzeko dantza muntai bat egitea pentsatu da eta horretarako guztioi ahalegin berezi bat egitea dagokigu.

Dantzak ikasteko bideo tutorialak egingo dira eta dantzari bakoitzak norbere grabazioak etxean egin beharko ditu.

Grabazioak horizontalean izan beharko dira eta dantzariak txuri gorriz jantzita atera beharko dira (Alpargata dantzatzen dutenek txapela gorria buruan)

Horretarako izen ematea Uztailaren 7, astearterarte izango da esteka honetan eta izen abizenak, jaiotze urtea eta alpargata dantzatu nahi duen edo ez adierazi beharko da.

  • Dantzariak 3 bideo grabatu beharko ditu; alpargata, fandango eta arin arin.
  • Bikoteak 2 dantza grabatu beharko ditu: fandango eta arin arin ). 

Matrikula egin ondoren, izen ematearen araberako erabakiak jakinaraziko dira. Izena ematea amaitutakoan bideo tutorialak eta grabazioak egiteko argibideak whatsapp bidez bidaliko dira.

Aurten 2014. urtean jaioak (2019/2020 ikasturtean 5 urteko gelan egon direnak) izango dira gazteenak.

Ostiralean, Matilda kontzertua:

Ostiral honetan, Matilda taldearen kontzertua eskainiko da Majori Plazan. Kontzertua 19:00etan izango da, eta aurrez eta ondoren Monky Man dj-aren saioak egongo dira. Kontzertial eserita eskainiko dira, segurtasun neurriak mantenduz. 

Liburutegiko ikasketa gela, martxan

Liburutegi irekieran mailegua hasiko da berriz ere. Barrenan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. 

Ahal dela, aurrez eskatu behar da materiala. Liburubila: https://www.liburubila.euskadi.eus/

Eskaerak egiteko, deitu: 943 80 56 35 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera.
Maileguan eskatutako materiala jasotzeko, astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00. Haur liburutegiaren ordutegia: 11:00 – 13:00. 

Asteartean eta ostegunean arratsaldetan ere zerbitzua eskainiko da, 17:00 – 19:00   (Uztailean bakarrik goizez).

Oraingoz, etxez etxeko mailegu-zerbitzuak ere bere horretan jarraitzen du.

IKASKETA GELA

Liburutegiko planta nagusia, gelan bertan ikasteko izango da. Baimendutako gehieneko edukiera % 60koa izango da, babes-arauak eta pertsonen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izanik. Erabiltzaile batek irakurketa-postu bat uzten duenean, hura garbitu eta desinfektatu egingo da.

Ostiralean itzuliko da zinema Herri Antzokira

Ostiral honetan, ekainak 12, Ordiziako Herri Antzokia berriz ere martxan hasiko da film eskaintza ederra jarriz herritarren eskura. 

COVID-19ak eragindako Alarma Egoera dela eta, antolakuntzarentzako beharrezkoa da neurri berriak hartzea. Horregatik, hainbat neurri bete beharko dituzte Herri Antzokira joaten direnek.

  • Sarrera guztiak zenbakituak izango dira distantzia mantentzeko
  • Herri Antzokiko sarreran eskuak garbitu beharko dira. Horretarako gel hidroalkoholikoa jarriko da.
  • Uneoro maskara jantzita egon beharko da.
  • Komun bakarra egongo da zabalik eta banaka joan beharko da.

Horrez gain, aurten, bonoek urte bukaera arteko balioa izango dute, hau da, abenduaren 31a bitartean erabili ahalko dira.

Ekaina. Herri Antzokia. Programa

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image