Image
Image

'Gazte' ikuskizuna, ostiralean Majori Plazan

Ostiral honetan, 19:00etan, “Gazte” ikuskizuna eskainiko da, Majori Plazan.

GAZTE, OINKARI Dantza Taldearen eta HIKA Teatroaren arteko hirugarren elkarlana da. Ikuskizun gaztea, gazteekin egina eta gazteak mintzagai. Zuzendaritza eta dramaturgiaz Agurtzane Intxaurraga arduratu da, eta koreografiak osatzen Eneko Gil dantzari eta koreografoa aritu da.

Hamar dantzari GAZTE (16 eta 24 urte bitartekoak) eszenan, Eneko Gil eta Agurtzane beraren kolaborazioarekin. Musikaz DJ Zigor arduratu da, eta Little Martin DJ eta Eneko Dieguez saxofonista ditugu zuzeneko musika egiten. Tradiziotik abiatuta, kaleko dantza, mugimendu eta hip-hop erritmoetan murgildu gara gazteen ahotsak plazaratzeko.

Publiko orori zuzendua dago.

Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua uztartuko ditu, ahotsari eta testuari ere tokia utzita.

Musika aldetik ere, berrikuntzari ateak irekiko dizkio. Euskal folkloreko doinuei muzinik egin gabe, zuzenean entzungo diren erritmoek oinarri elektronikoa izango dute, Hip hop kulturaren kutsu handiarekin eta elektronikak sortzen dituen giroekin lagunduta.

Sarrera doakoa da eta librea, aforoa bete arte.

Herri Antzokiak ordutegi berria du

Ordiziako erdigunean kokatzen den Herri Antzokiak ordutegi berria estreinatuko du ostiral honetan, irailak 3.  Hain zuzen ere, honakoa izango da aurrerantzean bertan eskainiko diren filmek izango duten ordutegia:

Ostiraletan 22:00etan, larunbatetan 19:30ean eta 22:00etan; eta igandeetan 16:45ean eta 19:30ean, eta astelehenetan eta astearteetan 19.30ean.

Zine alternatiboa dagoenean, bestalde, 19:30etan hasiko dira saioak.  Opera eta balleta eskaintzen denetan, eta zuzenean ez denean, 19:00etan hasiko da, eta zuzenean denean, berriz, antolatzaileek ezarriko duten ordutegia mantenduko da.

Horrez gain, zine emanaldietan 10 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta joan behar dira. Aforoaren murrizketa azken dekretuak ezartzen duenari jarraituz egingo da: Lehen 188 (106 beheran eta 82 goran), orain 133 pertsona (106 beheran eta 27 goran).

[Agenda] Bizi uztaila

Hemen uztaileko agenda:

Agenda uztaila 2021

 

Agenda uztaila 2021 1

Kimetz kontaketa lehiaketaren emaitzak

Kimetz emakumeen elkarteak, Ordiziako Udalarekin elkarlanean antolatutako kontaketa lehiaketaren emaitzak honakoak izan dira aurten ospatu den XXVII. edizioan. 

1) Iker Gomez de Segura (Ordizia): Orekan iraun, oreka iraunarazi

2) Miguel Angel Gonzalez Gonzalez (Madril): Que el mundo fue y será una porquería ya lo sé.

- Accesit emakumezko batek idatzitako kontaketa onena: Elena Solera Muñoz (Ciudad Real): La tinta

 

Bestalde, finalistak honakoak izan dira: 

- Elena Solera Muñoz (Ciudad Real): La tinta

- Gotzon Plaza Jaio (Bilbo): Anabasa

- Alejandro Amilivia Garcia (Madril): Un tajo rápido

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image