Image
Image

Ostiralean 'Porno' ikuskizuna Herri Antzokian

Pasa den martxoan atzeratua, aktoreetako baten gaixotasunagatik, ostiral honetan  amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Sareak (Euskadiko Antzoki Sarea) gomendatuta, eta Egile Onenaren OH! Saria (2021) jasota, “Porno” pornografiaren kontsumoari begira dagoen komedia bat da. Gai eztabaidagarria, fribolitaterik gabe eta erremildorik gabe eszenaratzen dena. Elkarrizketa arin eta distiratsuak, tragikomedia honen muinean sartzen gaituzte, Cristina Lorenzok, Sandro Corderok, Anacelia Alvarezek eta Roca Suárezek osatutako aktoreen taldea zuzendaritzan ezarritako eskakizunarekin eta interpretazio-kalitatearekin konpontzen duena.

“Porno” komedia urratzailea da, puntu basati bat duena, ikusleen barre algarak pizten dituena eta gure gizartean oso presente dauden dilema moral batzuei buruzko gogoeta eginarazten diguna. Familia normal eta arrunt baten baitan sortutako gatazkaren ondorioz gaur egungo “pantaila barruko gizarte honen” kontraesanak partekatuko ditugu, barre-algara ugariren artean.  Hipokrisiaz eta moral bikoitzez josia dagoen gizarteaz hitz egiten du,  helduen % 80k noizbait pornoa kontsumitu du bertan; eta guztiok, guzti-guztiok,  sare sozialen bidez porno lizunenean  eta ohikoenean parte hartzen dugu : pornografia emozionalean.

Testu honek, algararen bidez, pantailak uztera eta begietara zuzenean begiratzera gonbidatzen gaitu. Beste fikzio baten errealitatea agerian uzteko antzerkia: pornoarena.

Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean.

Altamirako Mezkita berria inauguratu da

Alfajr Islamiar Komunitateko kideek, larunbatean, Altamirako Mezkita berriko inaugurazioan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Gunea ezagutu eta komunitateko kideekin solasteaz gain, beraiek prestatutako gozoak dastatzeko aukera eskaini ziguten, Ramadana hasteko bezperan.

'eRRe' ikuskizuna eskainiko da ostiralean

Ostiral honetan, 'eRRe, aldarri bat bertsoz' ikuskizuna eskainiko da Herri Antzokian, 19:30ean. Doakoa izango da eta sarrerak Antzokiko lehiatilan jaso daitezke. Udaberria Transloratzen Ordizia Transformatzen zikloaren baitan kokatzen da saio hau.

Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia, ostegunean

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan. Pasa den larunbatean Maider Alcelay eta Nicolas Buenaventura kolonbiarrak saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian eta ondoren, kalean, Ituiño, Blanco eta Calavia magoek jendeak sorgindu zituzten beren hurbileko magiarekin eta asteartean Mireia Delgadok kontatu zituen bere istoriak Barrenan.

Eta Ostegun honetan, hilaren 24an, Ordiziako Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan,  Ahoz-Aho Jaialdiaren Ikuskizun nagusia ospatuko da, Narrazio Lehiaketa finalarekin batera.

Ipuin eta istorioen berotasunak bildu egin gaitu, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri honetan; narrazioaren irakasleek ilusioaren garra piztu dute gure baitan,  hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostegunean izango da, 19:00etan. 

Gaueko sua Ahozko Kontakizunen X. Lehiaketako hiru finalistek piztuko dute: Imanol Arabaolaza (Tolosa), Vanessa González (Arrasate) eta Monika Arratibel (Etxarri Aranatz) saioa amaitzean aurtengo edizioaren irabazlea zein izan den jakingo dugu.

Istorioek eta ipuinek sorginduko gaituzte, ez dugu edari magikoen beharrik izango. Narrazioaren aztiak gonbidatu ditugu horretarako:   Ifigeneia Kakridoni  (Grezia), Tarana Karim  (Azerbaijan) eta Iñaki Carretero, Maider Alcelay eta May Gorostiaga Euskal Herriko narratzaileak

Eta Jaialdia bukatzeko ostiralean,  arratsaldeko 17:30etatik aurrera Barrenan izango dugu saio familiarra,  Ifigeneia Kakridoni (Grezia) eta Ester Povedarekin (Euskadi-Valencia) narratzailekin.

Greziatik zuzenean heldutako Ifigenia Kakridoni kontalari, musikari eta hezitzaileak, kultura helenikoaren ordezkari gisa arituko denak, jainkoen eta hilkorren arteko patuaren jokoetara hurbilduko gaitu. Kakridoni musika-hezkuntzan aditua da. Duela hainbat urte ahozko narrazioa deskubritu zuen,  musikarekiko, tradizioarekiko eta hitzarekiko zuen pasioa konbinatzeko moduko artea. 2008tik, hitzaren artea kontatzen eta aztertzen du, bere jaioterrian eta munduko beste hiri batzuetan. Gitarra eta instrumentu txikiak lagun dituela kontatzen du. Paramythokores (Ipuinen alabak) taldeko hiru kideetako bat da.

Ester Poveda gaztetatik hasi zen antzerkia egiten. Hasieran ikastetxeko taldean zegoen, baina institutua bukatzean jarraitu egin zuen, ikaskideekin talde amateurra osatuz. Elxen jaioa, Arte Dramatikoa ikasi zuen Murtzian eta, ondoren, antzerkia eta zinema Madrilen. Gaur egun Berrobiko Txalo Talo antzerki taldeko zuzendaria eta Tolosako Samaniego eskolako antzerki irakaslea da, beste antzerki talde batzuekin kolaboratzeaz gain.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image