Image
Image

Habia hari hirukotearen kontzertua, bihar

Ostegun honetan, hilaren 16an, 19:30etatik aurrera Herri Antzokian, Udaleko Kultura Departamentuak antolaturiko Musika Bizi zikloaren azken kontzertua, Behe Nafarroatik Habia taldearen eskutik datorren musika proposamen interesgarri batekin.

Habia hari hirukotea da. Elena Haira eta Maia Iribarne Olhagaraik biola eta biolina jotzen dute, Amaia Hiriartek txeloa. Hiruek abesten dute. Eta izugarri ona den diskoa plazaratu dute aurten. “Animalia naiz eta” da beraien aurkezpen lana. Eta kantuz kantu proposamen estetiko izugarri interesgarria egiten dute. Soka hirukotea da proposamena, eta beraien ezagutza musikala ertzera eramaten dute. Kantugintza, poesia, esparru biziak dira. Eta uztarketa oso modernoa egin du hirukote honek. Orain, herriz herri hari dira abestiok aurkezten. Batean eta bestean aditzeko aukera dago, eta beraien ezagutza eta jarrerak bat egiten dute.

Herri kantak eta euskal olerkiak nahastuta, Habiaren lanak jazzean, musika garaikidean eta aire tradizionalean inspiratzen dira. Gainera, domeinu klasikotik kanpoko hari-instrumentuen jokoak harmonia bereziak eta gaur egungo estiloa lortzeko aukera ematen du. Tradiziotik atera zatiak eta sorkuntzak jotzen dituzte. Habiaren musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi hortan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko.

Sobera egon zitekeena baztertu dute, eta harizko tresnen perkusiorako ahalmena eta boz koru erritmikoak neurriz baliatu dituzte bere kantuetan eta emaitza dirdiratsua da, hainbat doinu eta hitz herrikoi bezala poeta klasikoen (Etxepare, esaterako) eta modernoagoen (Bitoriano Gandiaga, Joseba Sarrionandia, Manex Erdozaintzi-Etxart) testuak soineko berri liluragarriz jantzi dituena.

Habia ez da ohiko musika talde bat. Musika klasikoaren eremutik aldendu, eta kultur dinamika herritarrarekin bat egiten dute. Kontzertu areto ohiko eta garaikideetan ikusi eta entzungo dituzu. Euskarazko poemagintza aztertu eta emakume idazleen testuak nabarmentzen dira. Ezagutzen dute musika, ezagutzen dute literatura, eta kantagintza berri bat proposatzen dute. Erabat modernoa. Interesgarria. Txunditzeko moduko zuzenekoa.

Horregatik guztiagatik eskaintza egiten da erakargarri. Behe Nafarroako hirukote hau eroso arituko da publikoaren aurrean, eta ikusleek emankizun bikain bat izango dute sari. Entzunaldi eder bat, dudarik gabe, Musika Bizi zikloari amaiera emateko. Sarrerak aldez aurretik salgai: Kutxanbank-sarrerak (webgunean eta kutxazainetan) eta Herri Antzokian.

https://youtu.be/GSF0jD8W6SU

Ortzadar argazki elkartearen erakusketa zabalik

Abenduaren 30a bitartean, Ortzadar argazki elkartearen erakusketa izango dugu Barrena kultur etxean. Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 09:00-13:00 eta 16:30-20:00 ordutegian. 

"Hansel y Gretel" ikuskizuna, igande honetan

Igande honetan, 12:00etan ,"Familian Kultura bizi" zikloko azken emanaldia izango da Herri Antzokian. Kasu honetan Borobil Teatroak, “Hansel eta Gretel”, Grimm anaien istorio klasikoaren bertsio dibertigarria eskainiko du.

Emotio taldearen ikuskizuna, gaur Herri Antzokian

Emotio taldeak gaur, 19:30ean, 'Hit parade' ikuskizuna eskainiko du Herri Antzokian. Azken hamarkadetako abesti ezagunak taularatuko dituzte. Sarrerak lehiatilan eros daitezke 19:00etatik aurrera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image