Image
Image

Ahoz aho jaialdiko izen-ematea zabalik

Otsailaren 25a arte zabalik dago Ahoz aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdian parte hartzeko aukera. Aurtengoa X. edizioa izango du ipuinen ahozko narrazio lehiaketa. 

Istorio, ipuin bat... kontatu nahi duten pertsona guztiei irekitako lehiaketa da. Lehiaketa hau martxoaren 5an, larunbata, garatuko da 19:00etan, D´elikatuzen. Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak gehienez ere zortzi minutuko iraupena izango du. Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, Barrena Jauregian, martxoaren 24an, osteguna, 19:00etan.

Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Informazio gehiagorako bidali emaila, edo deitu 678 990 162 telefonora. 

Lehiaketako oinarriak

'Nire semea pixka bat motelago ibiltzen da' antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilaren 4an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren hirugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Tanttaka  Teatroak “Nire semea pixka bat motelago ibiltzen da” lana aurkeztuko du. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Ivor Martinic egile kroaziarraren obrak hainbat sari jaso ditu, eta Tanttakaren bertsioan Fernando Bernuesek zuzentzen du aktore hauen taldea: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi "Jabato" López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz eta Dorleta Urretabizkaia.

Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio. Hori izango da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, eromena, gaixotasuna... Bizitza.

“Nire semea pixka bat motelago ibiltzen da” testu bikaina  da eta ez da hitz egiteko modu bat. Sari ugari jaso ditu eta hainbat eta hainbat herrialdetako agertokietan ari dira antzezten, etengabe. Familiaren etxea izango da kokalekua, eta hantxe biziko ditugu hainbat egoera; batzuk barregarriak, beste batzuk krudelak edo hunkigarriak, eta asko sailkatzeko zailak.

Pertsonaien adin aniztasuna deigarria da oso: aitonaamonak, amak, seme-alaba nerabeak, denetarik dago, eta erregistro zabal horrek piezari barietate eta aberastasun izugarria ematen dio. Bestalde, harrigarria da testua berehalako errealitate batean idatzita egon litekeela pentsatzea. Gure geografia industrialeko edozein auzo proletariotan kokatuta imajina dezakegu lasai asko, baita landa ingurunean ere, giro euskaldun batean.

Emanaldiaren egilearen edo pertsonaien izena jakin gabe, ez genuke inoiz pentsatuko Balkanetatik datorkigun istorio bat denik. Hori gertatzen da testu handiekin, argi eta garbi unibertsalak diren horiekin.

Edozein dramari aurre egiteko umorea, sinpletasuna eta zintzotasuna jomugan jartzen dituen obra. Sarrerak salgai Barrenan.

Lehendakari Gaia antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilaren 21ean, Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren lehen saioa izango dugu ikusgai Ordizian, eta oraingo honetan Txalo konpainiak “Lehendakari gaia” lana aurkeztuko du, Iker Galarza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin. Emanaldia 20:30ean eskainiko da.

“Lehendakari gaia” Ramon Madaularen testu bat da, Martin Agirrek euskaratua eta Begoña Bilbaok zuzentzen duena. Oholtza gainera igoko direnak Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira, lehena lehendakari gaiaren paperean eta bigarrena, aldiz, psikiatra gisa.

Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian gestu (tik) arraro, barregarri eta aguantaezina eragin diote hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?

Ramon Madaularen komedia bikain baten egokitzapena da honakoa, poltronaren atzetik dabilenaren gabeziak agerian uzten dituena. Egileak dioenez, beti sentitu da kezkatuta "norbait bere herrialdeko presidente izatera bultzatzen duten benetako motibazioak zeintzuk diren jakiteagatik; herritar gehienok baztertu egingo genuke erantzukizun hori". "Susmoa dut, botere-handinahiaz edo mundua hobetzeko irrika legitimoez gain, hautagaiak berak ere ezagutzen ez dituen beste arrazoi batzuk ere badaudela", gaineratu du.

Pertsona bat herrialde baten buru izatera bultzatzen dituen motibazioei buruzko hausnarketa bultzatzen du lan honek, botere-pertsona horrek handinahiaz edo mundua hobetzeko izan dezakeen nahaiaz haratago. Erantzukizun hori herritar gehienok saihestu egingo genuke, ziur.

"Lehendakari gaia" pieza komikoa da, eta bertan, herrialde bateko presidenteak inbestidura-hitzaldia egin behar duen egunean horretara bultzatu duten benetako arrazoiak ezagutzen ditu.

Emanaldia erdi mailako puntu interesgarri batean kokatzen da, eta ironia finez irribarre eginarazten du, non publikoa pozik irteten den antzokitik, obra erraza, mezuarekin, publiko guztiarentzat. Sarrerak aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean eta egunean bertan Herri Antzokian.

 

Ostiralean, Liburu Baby Kluba online eskainiko da

Ostiral honetan, goizeko 10:00etatik aurrera Youtubeko kanalean ikusgai izango dira Liburu Baby Klubaren barnean, beste hiru bideo.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da eta helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba ekintza kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image